XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elkarri-k gertatu dituen bake-hezkuntzarako testuak onetsi izanari buruzkoa.

Elkarri-k gertatu dituen bake-hezkuntzarako testuak onetsi izanari buruzkoa, Euskal Legebiltzar Talde Popularreko Carlos M.ª de Urquijo Valdivielso jaun txit argiak egina.

(Tramitera onartzea)

(05/10.05.03.0400)

Mahaiak, 1996ko abenduaren 17an egindako bilkuran, erabaki du tramitera onartzea Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu jaun txit gorenari egindako GALDERA, idatziz erantzuna izan dadin, eta agindu du Eusko Jaurlaritzari bidal dakiola eta Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Joseba Andoni Leizaola Azpiazu.

Eusko Legebiltzarreko Mahaiari Carlos M.ª de Urquijo Valdivielso Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak, indarrean dagoen Araudiaz baliatuz, ohore du Hezkuntza-sailburu jaun txit gorenari ondorengo galdera aurkeztea, idatziz erantzuna izan dadin, Elkarri-k gertatu dituen bake-hezkuntzarako testuak onetsi izanari buruz.

Arrazoiak:

Hainbat komunikabidek berrikitan eman duten informazioaren arabera, tolerantzia, elkarbizitza eta bakerako hezteko modulu batzuk gertatu eta argitaratu ditu Elkarri-k.

Lan horiek Ikastolen Federazioaren laguntzarekin egin dituzte.

Hezkuntza Sailak onetsi egin du Arian-Arian. Bakegintzarako Hezkuntza izena daraman obra hori, hirutik hamabi urtera bitarteko haurrentzako egina dagoena eta federazioak batzen dituen ikastola guztiek erabiliko dutena.

Aipatutako informazio horretan adierazten da modulu horien helburuetako bat dela bakerako heztea, bizitzak berezko duen eta naturala den zerbait balitz bezala asumitutako heziketa gisa ulertuta.

Legebiltzarkide hau harritu egin da testuon bultzatzailea eta adierazitako helburua zein diren ikusita, eta horregatik honako galdera hauek egiten ditu:


1.- Zehazki zertan datza Hezkuntza Sailak aipatu den obrari emandako onespena?
2.- Zure sailak laguntza tekniko edo ekonomikorik eman al du Arian-Arian. Bakegintzarako Hezkuntza gertatzeko?
Erantzuna baiezkoa bada, nola eta zein kopururekin?
3.- Kontuan harturik Elkarri-k orain arte egindako bidea, uste al duzu talde hori dela egokiena euskal gazteriari bake, tolerantzia eta elkarbizitzako baloreak irakasteko?
4.- Pentsatu al du zure sailak modulu horiek oinarrizko curriculum gisa sartzea gure Elkarteko gainerako zentroetan?

Vitoria-Gasteiz, 1996ko azaroak 9.

Carlos M.ª de Urquijo Valdivielso, Euskal Talde Popularreko legebiltzarkidea.

Leopoldo Barreda de los Ríos, bozeramailea.